Estatuko Kongresua

Estatuko Kongresua SATSEren organo gorena da, eta Estatutuetan jasotzen diren eskubide osoko kideek osatzen dute.

Lau urtean behin biltzen da, eta honako eginkizun hauek ditu, besteak beste:

  • Sindikatuaren politika orokorraren eta antolaketaren ildoak finkatzea, bai eta ekintza sindikalaren eta politika ekonomikoaren oinarrizko ildoak ere.

  • Batzar Nagusiaren, Estatuko Batzorde Betearazlearen eta Sindikatuko gainerako organoen ekintzak kontrolatzea, sindikatuaren helburuak eta printzipioak betetzen direla zaintzeko.

  • Sindikatuaren estatutuak aldatzea.

  • Erakundeko presidentea hautatzea.
  • Estatutuetan aurreikusten ez diren eta beharrezkotzat jotzen diren organoak sortzea, egoki iritzitako funtzioak emanez.