Probintzia Batzarra

Probintzia-batzarra probintziako afiliatu guztiek osatzen dute, deialdia egiten den unean kuota sindikalak ordainduta badituzte.

Ohiko deialdia urtean behin egingo da, lehenengo lauhilekoan.

Batzarraren eginkizunen artean honako hauek daude:

  • Probintziako Batzorde Betearazlearen eta Probintziako Idazkaritzaren kudeaketa kontrolatzea.

  • Probintziako ekintza sindikaleko programa finkatzea, Estatuko Kongresuak edo Batzar Nagusiak onartutako jarraibide orokorrekin bat etorriz.

  • Sindikatuko organo hierarkikoki gorenei helarazi beharreko proposamenak onartzea.

  • Kudeaketa ekonomikoaren txostena onartzea.

  • Indarrean dauden Estatutuetan aurreikusitakoa betetzea eta betearaztea, baita hierarkian gorago dauden Sindikatuen erabakiak ere.